Dokumentuetako zatiak estaltzea

Dokumentuetako zatiak edo hitzak estaltzean, haiek ikusteko edo erabiltzeko baimena dutenek soilik erabili ahal izango dituzte. Testua estaltzen da isilpeko informazioa babesteko. Horrela, enpresek eta erakundeek isilpekotasun- edo pribatutasun-arauak bete ditzakete.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Estali


Nola funtzionatzen du estaltzeak LibreOffice aplikazioan?

Uneko dokumentua LibreOffice Draw aplikazioan editatutako marrazki-dokumentu batera esportatuko da. Estalitako testua edo edukiak marrazki-dokumentutik kenduko dira eta estaldurako pixel-blokeekin ordeztuko da, jatorrizko edukiak leheneratu edo kopiatzeko edozein saialdi eragozteko. Estalitako marrazki-dokumentua sarritan PDF formatura esportatzen da hura argitaratu edo partekatu nahi denean.

Edukiak estaltzean, estaltze-formak gardenak eta grisak dira, erabiltzaileak estalita zer dagoen ikusi ahal dezan.

note

Iturburu-dokumentuak (testua, kalkulu-orria edo aurkezpena) ez du estaltzearen eragina jasaten eta hura editatzen jarraitu daiteke.


tip

Gorde eta partekatu dokumentuaren kopia estaliak zure lankideekin, bai formatu idazgarrian (marrazkia) bai finkoan (PDF), nahi duzuen eran.


'Estaltzea' tresna-barra

'Estaltzea' tresna-barrak lau tresna ditu:

Laukizuzen bidezko estaltzea ikonoa

Laukizuzen bidezko estaltzea tresna-barrarekin, laukizuzen gardenak erabiltzen dira edukia estaltzeko. Erabili heldulekuak estaltze-laukizuzenaren tamaina egokitzeko.

Forma libreko estaltze-tresna ikonoa

Forma libre bidezko estaltzea tresnarekin, forma libreko lerroak edo poligonoak erabiltzen dira edukia estaltzeko.

Estaltze zuria esportatzeko tresna ikonoa Estaltze beltza esportatzeko tresna ikonoa

Estalitako esportazioa botoiak bi aukera ditu:

  • Estalitako esportazioa (beltza): amaitu dokumentua estaltze-forma garden grisak beltz eta opaku bihurtzeko eta esportatu PDF fitxategi pixelizatu gisa.

  • Estalitako esportazioa (zuria): amaitu dokumentua estaltze-forma garden grisak beltz eta zuri bihurtzeko eta esportatu PDF fitxategi pixelizatu gisa.

Esportatu zuzenean PDF gisa ikonoa

Esportatu zuzenean PDF gisa: Dokumentuaren kopia bat egiten du PDF formatuan, hura berrikuspenerako hitzez hitzezko kopia modura partekatu ahal izateko.